Iruñeko Udalaren Herritarrendako Laguntza Zerbitzua hiru bidez baliatzen da hiritarren eskaerei erantzuteko:
- Aurrez aurre: Herritarrendako Laguntza Bulegoan (Condestable jauregia; Kale Nagusia, 2)
- Telefono bidez: 010 telefonora deituta, edo 948-420100 zenbakira, Iruñeaz kanpotik, edo sakeleko telefonotik deituz gero.
- Telematikaz: http://www.pamplona.es gunearen bidez. Bertan hiriaren gaineko informazio interesgarri guztia dago jasota, eta kudeaketa asko egin daitezke bertatik.